URUMEA HERRI GUNEA

Arteterapian murgiltzeko izena eman daiteke, Urumea Herrigunean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Arte eta gorputz adierazpen laborategiak antolatu dira otsailean, eta plaza mugatuak daudenez, urtarrilaren 31 da izena emateko azken eguna.

Otsailaren 4tik martxoaren 3ra, arteterapian murgiltzeko aukera egongo da Urumean, Arte eta gorputz adierazpen laboterategiak antolatu baitira. Bertan norbere gorputzarekin esperimentatzeko eta emozioak bide artistiko desberdinen bitartez azaleratzeko «gune goxo hau eskaintzen dizuegu Urumea Herrigunean».

 

June Elizondo, arteterapia gestaleko ikaslearen eskutik izango dira antolatutako ekimen hauek, eta «diru ekarpen librea izango da». Urumea Herrigunekoek gaineratu dute, ez dela marrazketa ezta bestelako trebetasun artistikorik behar.

 

Arteterapia hauek, astea­rtetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Otsailaren 4, 11, 18 eta 25ean izango dira laborategiak eta martxoaren 3an izango da azkena.

 

Plaza mugatuak, eta izen ematea oraindik zabalik

Urumea Herriguneko antolatzaileek adierazi dute, plaza mugatuak egongo direla, beraz izena emateko eguna, hilaren 31n amaituko da. Junerekin kontaktatu daiteke, mugikorrera deituz 675 707 613, helbide elektronikora idatziz: juneelizondo91@gmail.com, edo eskolako webean sartuz: www.arteterapiahephaisto.com.

Bertaratzeko deia luzatu du­te Urumea Herrigunekoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!