SAHARARAKO ELIKAGAI BILKETA

Sahararako elikagaiak, hila amaitu arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Gaur da azken eguna supermerkatuetan Sahararako elikagaiak entregatzeko. Hilaren 31ra arte dago aukera, Biterin eta Eskoletan.

Gaur da azken eguna supermerkatuetan Saharako elikagaiak entregatzeko. Hala ere, oraindik hilaren amaierara arte Biterin eta eskoletan entegatu daitezke, azken eguna 31a izanik. Mota guztietako ekarpenak dira positiboak; arroza, pasta, azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan, eta konpresak.

 

Otsailean, elikagaiak Saharara

Datorren hilean irtengo da Karabana Solidarioa eta helbu­rua, Saharar herriari elikagaiak helaraztea da, Tindoufen (Aljeria) errefuxiatuta dagoen saharar populazioak «jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko».

Bertan dauden errefuxiatuak, «arrazoi politikoengatik dira erefuxiatuak, ez goseteagatik, ez hondamendi batengatik ere».

Beraz, laguntzeko, hilaren 31an amaituko den kanpainarekin kolaboratzeko, elikagaiak emateaz gain, laguntza ekonomikoa ere eskatzen da, eta «eskertu ere bai». Dirua bidaltzeko: Laboral Kutxa 3035 0080 94 0800054177 Harremanetarako hainbat tele­fono daude, 655738562 (Patxi) eta Gipuzkoakoa 619029648 zenbakia da, edozein zalantza izanez gero, deitu, edo emaila bidali: koordinadora27febrero@gmail.com. Elikagaiak entregatzeaz gain, kaxak antolatzen ere lagundu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!