Gaur eguerdiko 12:00etan, Safari izeneko euskarazko antzerkia eskainiko da Biterin. Beraz, gaurko eguna borobila izan daiteke etxeko txikientzat, Piñote eta Kalabazinen abenturak ezagutuko baitituzte.
Gaurko eguerdia, Sabanan
Sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko dute, hauen laguna den lehoia desagertu egin da oihanetik, eta desgarpen misteriotsua ikerntzen hasiko dira, jirafari, tximinoari, elefanteari eta krokodiloari galdetuz. Abenturan murgilduta daudela, lehoiarekin egingo dute topo, baina pentsakor eta triste dago lehoia, «orro egin ezinik». Protagonistek zalantzak dauzkate, beren buruari galdetuz: zergatik iraintzen du krokodiloak lehoia behin eta berriz?, zer dela eta baztertu dute lehoia gainerako animaliek? Horregatik, lehoiaren tristurak eta arazoak ikertzen saiatuko dira Piñote eta Kalabazin.
Ramon Molinsek sortutako eta zuzendutako antzerkia da gaurkoa, Piñote eta Kalabazinen azpian dauden aktoreak, Aitor Fernandino eta Karlos Nguema dira.