KIROLDEGIA

Internet bidez egin daitezke, Kiroldegiko hainbat zerbitzu

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Hernaniko Udal kiroldegiak, eskaintzen dituen zerbitzuak online egiteko aukera eman nahi du.

Hernaniko Udal kiroldegiak, aukera eman nahi du eskaintzen dituen hainbat zerbitzu online egiteko, eta eskaintza hau  2020ko martxotik aurrera izango da. Hainbat zerbitzu emango dira online, hala nola, ikastaroetan izena ematea, erreserbak ere egin daitezke: squash, frontoia... abonatu egitea eta beste aukera gehiago.

 

Datu baseak eguneratui

Orain arteko abonatuen datu basea ezinbestean eguneratu beharra dauka kiroldegiak. Hori dela eta, «online zerbitzua erabili nahi duenak ezinbestean kiroldegitik pasa beharko du, datuak eguneratzera».

Datuak eguneratzeko, kirol­degiko bulegora bertaratu edo kiroldegiko harreran bertan egin daiteke, beti bulego edo kiroldegiko ordutegietan. NAN karn­e­taren fotokopia era­ma­n behar da, «familiako abo­­­na­tu kasuetan adinez hel­duak direnen NAN guztiak». Argaz­kia ere entregatu behar da, «eguneratu bat», telefono mugi­korraren zenbakia, email hel­bidea eta kontu korronte zen­bakia «aldatu nahi den kasuan».

Udalak adierazi du, bazki­deei, eskutitz bidez helduko zai­ela informazio guz­ti hau. Beraz, adi egon, eta inter­net bidez  ki­rol­­degiko zerbitzuak erabili na­hi iza­nez gero, azal­dutako guz­tia entre­gatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!