aurrematrikulazioa

Toki arazorik ez dute izango 2 eta 16 urte arteko Urumea bailarako ikasleek, aurrematrikulazioan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Ereñotzun, adibidez, 5 ume erroldatu ziren 2018an, eta Txirritan matrikulatzea espero du zuzendaritzak.

Gaur egun, 2.519 ikasle daude Hernanin, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 2 urteko geletakoak barne. Astigarragan, berriz, 633, Haur eta Lehen Hezkuntzan. Eta Goizuetan, 73, DBHko 2garren mailara arte.

Datozen bi asteetan izango da aukera 2020-2021 ikasturterako aurematrikulazioak egiteko, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikas- tetxeetan; urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra EAEn, eta otsailaren 3tik 7ra Nafarroan.

Urumea bailaran ez dute toki arazorik izango 2 eta 16 urte arteko ikasleek.

Haur gutxixeago, Astigarraga

Egungo datuei erreparatuta, Astigarragako Herri Eskolan nahikoa toki izango da datorren ikasturtean, maila guztietan. Ikasturte honetan, guztira, 633 ikasle daude bertan; 229 Haur Hezkuntzan, eta 334, Lehen Hez- kuntzan.

2018an 85 haur jaio ziren herrian, eta beraz, datorren ikasturtean bi urtekoen gelan hasteko arazorik ez dute izango. Izan ere, gaur egun 90 ikasle badira maila horretan. Haur Hezkuntzako 3 urtekoen gelan, berriz, 78 ikasle daude egun; 4 urtekoenean, 67; eta 5 urtekoenean, 64.

Lehen Hezkuntzan, bestalde, 1go mailatik 6garrenera, hurrenez hurren, ikasle kopuru hau dago: 62, 68, 53, 61, 47 eta 43. Gauzak horrela, toki arazorik ez dela izango aurreratu dute zuzendaritzatik.

Hernani eta Ereñotzun, 2.519 ikasle
Toki arazorik ez da espero, Hernani eta Ereñotzun ere. Hernanin bertan, hiru ikastetxe publiko daude, Haur eta Lehen Hezkuntzarako; Elizatxo, Langile eta Urumea. DBH egiteko, berriz, Hernani BHI institutua daukate aukeran; publikoa baita ere. Eta ikastetxe kontzertatua ere badago, Inmakulada, Haur Hezkuntzatik DBHra arteko eskaintza daukana. Ereñotzuko Txirrita ikastetxean, bestalde, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 6garren mailara arte ikasteko aukera dago.

Ikastetxe hauen guztien datuak kontuan hartuta, egun martxan dagoen ikasturtean 2.519 ikasle daude. Bi urtekoen gelan 120 haur daude; horietako 3 Ereñotzuko Txirrita ikastetxean. Datorren ikasturtean 163 izatera irtsi daitezke, 2018ko errolda datuei erreparatuta. Dena den, Hernaniko Udaletik azaldu dute «errolda datuak izugarri aldatzen» direla; «orain dela bi aste 163 haur zeuden 2018koak, matrikulazio kanpainan; aste honetan, 5 gutxia- go, eta agian, berriak ere etorri dira». Hori horrela, bi urtekoen geletan plaza arazorik egotea ez da espero. «Lehengo urtetik ez da diferentzia haundirik egongo; zerbait gehixeago».

Ereñotzun, bestalde, 2018ko erroldaren arabera, 5 haur jaio ziren bertan, eta Txirrita ikastetxeko zuzendaritzatik adierazi dute pozik hartuko lituzketela; «ea zortea dugun eta hemen gelditzen diren!». Hiru urtekoen gelan, egun, 4 haur dauzkate; 4 urtekoenean, 7; 5 urtekoenean, 10; LH1en, 5; LH2n, 8; LH3n, 10; LH4n, 12; LH 5en, 8; eta LH6n, 6.

Hernaniko gainontzeko ikastetxeetan, Haur Hezkutzan denera 593 haur daude; horietatik 35, Inmakuladan, 2 eta 5 urte artekoen gelan. Lehen Hezkuntzan, berriz, 1.129; horietatik 106, Inmakuladan. Eta DBH egiten, 677 gaztetxo; horietatik 86, Inmakuladan.

Ikasle gehiago aurten, Goizuetako Xalto eskolan
Nafarroan, bestalde, beranduago izango dute aukera ikasleek, aurrematrikulazioak egiteko; otsailaren 3tik 7ra arteko epea izango da, hain zuzen.

Goizuetar eta aranoarrek, Goizuetako Xalto eskola dute aukera gertukoena. Bertan ere, ez dago toki faltarik, aurtengo ikasturtean iazkoan baino ikasle batzuk gehiago egonagatik ere; 3 gehiago dira aurten. Hain zuzen, 3 urtekoen gelan 9 ikasle dira; 4 urtekoenean, 7; 5 ur- tekoenean, 3; LH1en, 9; LH2n, 7; LH3n, 6; LH4n, 8; LH5en, 7; LH6n, 7; DBHko aurreneko mailan, 8; eta bigarrenean, 2. Denera, 73 dira, eta iazko ikasturtean 70 ziren, goizuetar eta aranoarrak kontuan hartuta.

Beraz, tokia izango dute ikasle berriek ere, gelako plaza kopurua 25 artekoa izaten baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!