boleibola

Laugarren postuaren bila, Lankideren aurka etxean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Gasteiztarrak eta Hernani berdinduta daude sailkapenean eta gaur 16:00etan jokatuko dute.

Hernanik aukera ederra du sailkapenean postu bat irabazteko asteburu honetan Euskal Ligan. Hernanik hurrengo bi partiduak etxean jokatuko ditu eta lehenengoa, gaur izango da, 16:00etan kiroldegiko lehenengo pistan.

Aurkaria Gasteizeko Udapa Lankide taldea da eta sailkapenean biak berdinduta daude 17 punturekin. Irabazten duenak puntu bat gehiago batuko du eta laugarren kokatuko da sailkapenean. Gainera datorren astean Udapa Aranbizkarra dute aurkari eta azken sailkatuak dira. Bi garaipen jarraian lor- tzeak bultzada haundia emango lioke taldeari.

Senior neskek Intxaurrondon jokatuko dute Kostkasen kontra gaur 16:00etan. Hernani lehenengo postuan dago eta lidertzari eutsi nahi dio. Kadeteetan Summa 1 zuten atzo ilunabarrean Donostian eta Laskorainen kontra ariko da gaur lehenengo taldea. Infantiletan Summa 2 eta Peñafloridaren aurka jokatuko dute bi taldeek. Summa 2ren aurkakoa garrantzitsua da oso sailkapenean lehendabiziko hiru postuetan dauden bi talde baitira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!