pala

Hernaniko palistak Euskal Herriko hiru txapela irabazteko aukerekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Legution jokatuko da gaur paleta gomaz nagusien finala eta jubenilen hirugarren eta azken jardunaldia. Kadeteak Ataunen ariko dira.

Hernaniko palistek hiru Euskal Herriko txapela irabazi ditzazkete gaur paleta gomaz. Euskal Herriko txapelketa jokatzen ari da nagusien, jubenilen eta ka- dete mailetan eta gaur bertan amaituko dira txapelketa guztiak.

Nagusien mailan Irazustabarrena eta Arrietak finala jokatuko dute, Legution, 16:00eta-tik aurrera Su-Berriren kontra. Leku eta ordu berean jubenilen hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Maila honetan ez da final zuzenik egon, baizik eta jardunaldiak jokatu dira eta puntuaketaren arabera egingo da sailkapena. Mazizior eta Urdangarin jardunaldiko irabazleak badira, aurreko astean bezala, txapela eskuratuko dute. Aurkariak izango dituzte Legution Intxurre, Gure Pilota, Adurtza B, Lea Ibarra, Mendillorriko, Adurtza A eta Aia. Finalaurdenetan Adurtza B dute aurkari eta irabaziz gero finalerdietara pasako dira.

Kadeteek zailagoa dute txapela, baina aukerak badituzte. Kerejeta, Barrenetxea eta Iriondok ordu eta egun berdinean jokatuko dute, gaur 16:00etan hasita, baina azken jardunaldia Ataunen jokatuko dute. Hemen hiru talde aritzen dira: Ataun, Elorrio eta Hernani. Pasa den astean bezala jokatzen badute Elorrion, hernaniarrak irabazi zuten jardunaldia, hiru txapelak etxera etorri daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!