pelota

Ojuel eta Labaka gaur, Tartaloetxeren kontra

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Kiroldegian 17:30etan jokatuko dute Euskal Herriko txapelketaren 3garren jardunaldiko partidua ohorezko nagusien mailan.

Asteburu honetako partidurik aipagarriena Hernanin kiroldegiko frontoian jokatuko da gaur. 17:30etan hasita Ojuel eta Labaka bikote hernaniarrak Zega- mako Tartaloetxeko bikotearen aurka jokatuko dute. Euskal Herriko txapelketaren hirugarren jardunaldiko partidua da eta nagusien ohorezko mailari dagokiona. Beste hainbat partidu ere egongo dira infantilekin hasita gaur arratsaldean kiroldegian. Txomiñenean ere jokatuko da bihar, 11:00etan, partidua.

Binakakoa, gaur trinketean

Pasa den astean amaitu zen Gipuzkoako banakako txapelketa trinketean eta gaur hasiko da binakakoa. Bertan lau bikote hernaniar eta astigartar bat ariko dira jokatzen gaur. Kadete eta jubenilak Gaskan ariko dira, 15:30etan hasita eta seniorrak berriz Irurako trinketean jokatuko dute goizean batzuk eta arratsaldez besteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!