IGERIKETA

Enaitz Goñi Euskal Herriko txapeldun distantzia luzean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 25a, 00:00

Alejandro Casi eta Enaitz Goñi Lasarteko igerilekuan.

34 minutu eta 47 segunduko denbora egin zuen 3.000 metroko distantzian junior 1 mailan eta laugarren geratu zen maila nagusian.

Enaitz Goñi Euskal Herriko txa- peldun geratu berri da Lasarten igeriketako distantzia luzean. Ohiko distantzietan igerilekue- tan, infantila da, baina dis- tantzia luzean eta ur irekietan junior 1 mailan aritzen dira aurtengo denboraldian 2004an jaiotakoak. Maila horretan lortu zuen urrezko domina. 2003an eta 2004an jaiotakoek 3.000 me- tro egin behar zituzten, 120 luze igerilekuan eta 34 minutu eta 47 segundu behar izan zuen amai- tzeko.

Maila guztiak kontutan hartuta laugarren geratu zen hirugarren postutik sei segundora.

Bertan, azkarrena Aitor Sastre gasteiztarra izan zen, Euskal Herrian dagoen igerilaririk onenetarikoa, onena ez esatea- rren, eta marka berria ezarri zuen 32:57 denborarekin. Biga- rren Adnan Musta c bizkaita- rra 34:22ko denborarekin eta hirugarren Tolosaldeako Eneko

Garmendia 34:41eko denborare- kin. Goñik 17:24ean egin zituen erdi lanak, 1.500 metro, eta bi- garrengo erdia segundo bat az- karrago amaitu zuen eta garailea eta gero indartsuen amaitu zuen. Nafarrak ere aritzen dira Euskal Herriko igeriketa txapel- ketetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!