Errugbia

Elkar ikusiko dute bihar, Hernanik eta Ordiziak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 24a, 00:00

Hernani urteari hasiera ematen Cisnerosen aurkako partiduan

Bihar arratsaldeko 16:00etan izango da, Hernani eta Ordiziaren arteko derbia. Etxean izango denez, herritarrei eta errugbizaleei animatzera jaisteko deia egin nahi izan diete.

Ikusteko moduko partidua izango da biharkoa, Ampo Ordizia eta Hernaniren arteko derbia izanik. Arratsaldeko 16:00etan dute zita Landaren,  eta etxean jokatuko den partidua izango denez, herritarren laguntza eskatzen dute hernaniko jokalariek.

Partidu zaila izango da bi­harkoa, Ampo Ordizia, 4. postuan baitoa 45 punturekin, sasoi betean dago eta podiumeko postuetan sartzeko ez zaio askorik falta. Hernani berriz azkena doa, 7 punturekin. Egoera zaila izan arren Hernaniko jokalarien helburua saiatzea da, eta dena ematea. Urtea ez dute modu egokienean hasi, baina oraindik partidu asko daude aurretik.

Hori dela eta, bihar 16:00e­tan, Hernanik zita dauka Ampo Ordiziaren aurka jokatzeko, e­ta herritarren animoak behar di­tuzte, partidua jokatzeko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!