Publierreportajea

Oretuz, elikaduran hobetuz

Kronika - Erredakzioa 2020ko urtarrilaren 24a

Zapore ezberdinetako ogiak aukeran, Oretuz ogi obradorean.

Urak, irinak, gatzak eta zerealek bat egiten duten, Oretuz izeneko ogi o­b­ra­do­rea ireki berri dute, Her­na­­­ni­ko Kale Nagusian. Arti­sa­­u la­na sustatzen dute bertan, dena hor egiten dute, aditiborik gabeko ogi paregabe eta goxoak sortuz.

Ogi obradore honetan, garrantzi gehien elikadurari eman diote, eta sortzen duten ogia oso onuragarria da. Oretuz ogi obradorean erabiltzen duten irina, ekologikoa da, kalitatezkoa eta osasuntsua. Betiko ogi zuriak ez bezala, Oretuzen egiten dituzten ogi hauek, nutriente guztiak dituzte, eta horrek onurak dakartza, elikadura aldetik, jendeari on egin baitio. Supermerkatuetako edo hainbat komertzioetako ogi zuria, nutriente gabe saltzen da, eta horrek gizakiongan eragin kaltegarria izan dezake, «al­mi­doia eta glutena jaten dugu!». Beraz horregatik da hain garrantzitsua nutrienteen kontua, «osasungarriak dira guretzat eta geuk egindako ogi hauek nutrientez osatuak daude».

Ogi zuriak, askotan, gizakietan, odoleko gluzemia haunditzen du, eta hori ez da batere positiboa. Ama orearekin hartzitutakoak askoz gluzemia gutxiago eragiten dute, horregatik askoz osasuntsuagoak dira Oretuzen sortzen dituzten ogiak eta ez dira hain kaltegarriak.

Mota askotako ogiak dau­de­nez, ogi bakoitza modu bate­ra edo bestera sortzen da; ore ama hiru egun lehenago egin behar izaten da, egune­an bertan ore ama hau, ura ta gatzarekin nahastu, eta ondoren «ogia lotara bidaltzen dugu, ogiak ere geuk bezala, deskantsatu egin behar duelako». Ondoren amasatu, eta «gero berriro lotara». Gero formatu, eta berriro deskantsuan utzi, eta azkenik labera. «Hala ere, ogi bakoitza mundu bat da, eta bakoitzaren beharretara zaindu behar da», beraz, ogia egiteko hamaika aukera daude, eta Oretuz ogi obradoreak horrela egiten du, ogiari behar duen denbora eta dedikazioa eman.

Beraz, edulkoranterik gabeko, nutrienteez osatutako, ogi artisau, ekologiko eta osasuntsuaz, eta gainera goxoaz gozatzeko gogoz bazaude, Oretuz ogi obradoreak ateak zabalik dauzka. Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara, eta arratsaldeko 17:00etatik. 19:00etara. Larunbatetan berriz, 9:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!