Konzentrazioa

Donostiako epaitegietan biltzeko deia luzatu du Asviamiek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 24a, 00:00

Orbegozo-Acenorren hernaniar langile ohi bati, biriketako minbizia aurkitu zioten «laneko amiantoak eraginda», jarritako erreklamazioaren aldeko konzentrazioa egingo da gaur, 10:00etan hasita. 

Orbegozoko langile ohi bati, José VC biriketako minbizia diagnostikatu diote, «amianto eta ke metalizatuaren eraginez sortu zaio». Hori dela eta, 301.456,6 euro eskatzen zaie Cofivacasa eta Sidenorri, era­gindako kalteengatik. Eta gaur goizeko 10:00etan, Donostiako epaitegian emango da epaia.

Beraz, Asviamiek, Donostiako epaitegien aurrean konzentrazioa egiteko deia luzatu du, gaur goizeko 10:00etatik 10:30etara bi­tartean, «babes neurririk gabe, amiantoarekin eta ke metalikoarekin lan egiteagatik, eta langileak arriskuan jartzeagatik».

José VC hernaniarrak, 1964tik 2000ra bitartean egin zuen lan Orbegozo-Acenorren, eta lana hautsez eta ke metalizatuz egiten zuten, «enpresak inongo segurtasun neurririk hartu gabe».  Hori dela eta, Josè CV ri biriketako minbizia atera zitzaion, eta 301.456,6 euroko erreklamazioa jarri du, «sortutako kalteengatik».

Hori dela eta, bihar goizeko 10:00etan konzentrazioa egingo da, Donostiako epaitegien au­rrean, egindako eskaeraren alde, eta «lanbideen eraginez sortzen den minbizia  epidemiak izkutatzea ere salatu nahi da», beraz «Anima zaitezke eta etorri gaurko konzentraziora».  Asviamieko kideek, adierazi dute, konzentrazioan bertan informazio gehiago jakiten ba­da azaldu eta helaraziko dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!