txantxangorri elkartea

Mus txapelketan, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 24a, 00:00

Otsailaren 4an hasiko da Txantxangorri elkarteko mus txapelketa, binaka zein banaka. Eta parte hartu nahi duenak, zabalik dauka izena emateko epea, urtarrilaren 31ra arte. Elkarteko iragarki taulan dago zerrenda. 44garren edizioa izango du binakako mus txapelketak, eta 33garrena, aldiz, banakakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!