musika

'Hezurbeltzak' saiorako, sarrerak salgai

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 24a, 00:00

Hurrengo ostiralean, urtarrilaren 31n, Biterira ekarriko dute Hezurbeltzak proiektua, hiru artistak: Gorka Hermosa eta Jesus Prieto Pitti musikariek, eta Jon Maia bertsolariak. Iluntzeko 20:00etan hasita, emigrazioaz edota gizarteko pertsona baztertuez arituko dira, poetika, umorea, kritika eta edertasuna uztartuz. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Biterin bertan, 7,5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!