Elur Txori

Otsailaren 1ean aterako da Kaldereroen konpartsa

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 23a, 00:00

Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean egingo dituzte entsaioak, 20:00etan Elur-Txorin.

Otsailaren 1ean aterako da Kal­dereroen konpartsa aurten, la­runbatare­kin, Elur-Txori elkar­te­­ak an­­tolatuta. Afaria egingo du­te au­rrena, 19:30etan hasita, elkartean bertan; eta 21:00etan aterako dira Kaldereroak, mailu eta zartagiak hartuta.

Entsaioak, datorren astele­hen, astearte eta asteazkenean egingo dituzte, 20:00etan el­kar­tean. Eta afarirako, bihar jarri­ko dute lista, elkartean.

 

Urteurren bazkarian, izenematea zabalik

Otsailaren 9an, berriz, urteu­rre­na ospatzeko bazkaria egingo du Elur-Txorik, eta izenematea za­balik dago, hilaren 2ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!