pse-ee

Antziola Berriko parkea «urgentziaz» hobetzea eskatu du PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 23a, 00:00

Alderdi sozialistak dio zikina dagoela, hesia falta duela, eta txikienentzako jolasak dauzkala bakarrik. Komun publiko bat ere eskatu du.

Antziola Berriko haur parke es­talia, atletismo pistaren ondoan dagoena, «urgentziaz» hobetze­ko beharra azaleratu du Herna­ni­ko PSE-EEk. Joan den astean, Tokiko Garapenerako Batzor­de­an, eskatu zuen gaiari heltzea, eta hobetzeko plan bat proposatu zuen. Izan ere, nabarmendu du «hutsuneak» dauzkala.

Horrela, Ricardo Crespo boze­ramaileak adierazi du «parkeko garbiketa hobetu» egin behar dela, eta hesi bat jarri behar dela, txakurrak bertara sartzea saihesteko: «horiekin, hobetuko genuke haur parkeko segur­ta­suna eta garbiketa».

Era berean, eskatu du par­kearen ondoan komun publiko bat jartzea: «haur­tzain­de­gian ba­­dago bat, baina haurrek par­kea­ren ondoan egiten dituzte be­ra­ien egitekoak, eta horrek ara­zo sanitario bat dakar. Beraz, premiazkoa da horri kon­pon­bidea ematea, jende asko ibil­tzen baita inguru horretan».

 

Haur haundiagoentzat, jolasak

Bestalde, PSE-EEk azaldu du, adin askotariko haurrak joaten dire­la parkera, baina parkea berri­tu denetik, txikienentzako jo­la­sak bakarrik dauzkala: «lehen, bi txirristra, kolunpioak eta zubi kolganteak zeuzkan haun­diagoentzat, baina orain txikie­nentzat da bakarrik».

Berde­gu­neko gar­biketa ho­be­tzea ere eskatu du: «zaborrez beteta dago, eta kalba asko dauz­­ka, bi­zikletak pasatzen di­re­lako eten­gabe. Bideko lurra ere ho­be­tu be­har da; oso honda­tua dago kon­posta-etxetxoaren ondoan».

Eta azkenik, eskatu du ja­rrai­pena ema­teko, duela bi urte hasitako zuhaitz eta farolen al­da­ketei: «zuhaitz batzuk aldatu ziren, baina badaude gehiago okerrak eta gaixo itxurarekin. Farolak ere hainbat aldatu zi­ren, baina margotu gabe utzi zi­tuzten. Funtzionatzen ez duten farolak aldatu, eta margotu ga­bekoak margotu behar dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!