Erremontea

Buruz buruko sei erremontista onenak, Masterrean gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 23a, 00:00

Parte hartuko duten sei erremontistak, aurkezpenean. Argazkia: Maialen Andres

Ansa eta Azpirozen arteko lehiarekin hasiko da torneoa, gaur 16:00etan. Semifinaletan sartuko da Endika Barrenetxea.

Binakako Txapelketaren finale­tik hilabete igaro ez denean, gaur bertan ekingo diote hurrengo txapelketari, erremontistek. Eta oraingoan, buruz buru ariko dira, Master Torneoan.

Asteartean aurkeztu zuten aurtengo edizioa, eta sei erre­montista ariko dira lehian; joan den urteko Buruz Buruko Txapelke­ta­ko sei onenak, hain zuzen ere: Endika Barrenetxea, Javier Urriza, Endika Urrutia, Imanol Ansa, Xabier Azpiroz eta Ander Goikoetxea (Josetxo Ezkurra lesionatua ordezkatuko du berak). Semifinale­tan ekingo dio Barrene­txea her­naniarrak, Urrizak bezalaxe.

Gaurkoan, Ansa II eta Azpiroz ariko dira, estreinako partidu­an. Arratsaldeko 16:00etan ha­sita Galarretan, final laurdenetako partidua izango da haiena; eta irabazleak, Barrenetxea­ren kon­tra jokatuko du semifinaletan, otsailaren 1ean.

Final laurdenetako beste par­­tidua, larunbat honetan jo­ka­tu­ko dute, Goikoetxea Vk eta Endi­kak; 16:00etan Galarretan hori ere. Haiek, Urriza iazko txa­pelduna daukate zain semifi­na­lean, otsailaren 1ean baita ere.

 

Finala, otsailaren 8an

Otsailaren 1ean jakingo da, be­raz, zein bi erremontista ariko diren Masterreko finalean. Aste­bete beranduago jokatuko da, hilaren 8an, bi semifinaletako irabazleen artean.

Seigarren txapela bilatuko du Urrizak; laugarrena segidan. Izan ere, 2013an eta 2014an lortu zituen aurreneko garaipenak, eta Utergak beste bitan irabazi ondoren, bereak ditu 2017, 2018 eta 2019ko txapelak ere. Bolada hori eteten saiatuko da Barre­netxea, 2019an Buruz Buruko Txapelketa irabazi izanaren konfiantzarekin. Orain badaki, Urriza garaiezina menderatzeko gai dela, ondo jokatuz gero.

Hamargarren edizioa izango du aurtengoa, Mas­ter Tor­neoak; eta momen­tuz, hiru erre­mon­tistaren ize­netara muga­­tzen da txapelke­taren palmaresa: Urri­­za eta Uterga, eta Koteto Ezku­­rra, aurreneko bi edizioak irabazi zituena, 2011n eta 2012an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!