hernani errotzen

Euskalnafar oroimen lekuei buruzko lau dokumental, gaur arratsaldean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 23a, 00:00

Lehenago ere ekarri izan du Biterira, oroimen lekuen gaia, Hernani Errotzenek.

Hernani Errotzenek antolatuta, lau emanaldi izango dira, 19:00etan hasita: 'Zer dira oroimen lekuak' 'Castillos de defensa baskonabarra', 'Oñati, herri bizia', eta 'Arantzazu harriz herri'. Solasaldia egingo dute, bakoitzaren bukaeran.

Euskalnafar oroimen lekuak gai hartuta, lau dokumentalen ema­nal­dia antolatu du Hernani Erro­tzenek, gaurko. Biteriko are­to nagusian izango da, arra­tsal­deko 19:00etan hasita; eta Naba­rralde Fundazioak egindako lau dokumental jarriko dituzte ber­tan: Zer dira oroimen leku­ak; Castillos de defensa baskonaba­rra; Oñati, herri bizia; eta Aran­tzazu harriz herri. Gaztelaniazko azpitituluak izango dituzte, az­keneko bi dokumentalek.

Emanaldi bakoitzaren ondo­ren, solasaldi labur bate­rako tartea egingo dute, gaiaren in­­guruan hausnartzeko, antola­tzai­le­ek aurreratu dutenez.

«Memoria historikoa oina­rrizkoa da, komunitate nazional baten identitatea eraikitzeko. Herri baten oraina moldatu du­ten gertaeren pertzepzioaz ari gara; unean uneko gertaera tra­giko edo pozgarrietatik harago, geroa diseinatzeko ezinbesteko den hizkera propioaren beha­rraz, alegia», adierazi du Herna­ni Errotzenek.

 

'Oñati, herri bizia' dokumentala, estreinakoz

Gaur jarriko dituzten dokumen­talen artean, gainera, bada bat aurrenekoz jarriko dute­na: Oñati, herri bizia dokumen­ta­laren estreinaldia izango da. Beñi Agirre eta Jokin Labayen her­naniarrek egin dute. Aben­du­aren 17an aurkeztu zuten Bite­rin, hernaniar talde baten aurrean, eta gaurkoa izango da aurreneko emanaldia.

Oñatiko historia kontatzen du dokumentalak, oroimen lekuak azaleratzeko asmotan. Horretarako, herriko ondarea, gertaera eta pertsona ezagunak bildu dituzte, eta Euskal Herriko edo Nafarroako testuinguruan txertatu dute herri jakin bateko historia. Besteak beste, honako galderei erantzuten die: Noiz eta nola ematen dira herriaren aurre­neko pauso historikoak? Zein ger­taerek markatu dute bere ibil­bidea gaurkora iritsi arte?

«Historia beste modu batean kontatzeko ahalegin bat da», nabarmendu dute dokumenta­la­ren egileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!