ESKU PELOTA

Unai Alvarez Gipuzkoako txapeldun, asko sufrituta ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 22a, 00:00

Unai Alvarez, larunbatean Iruran, lortutako txapela eta trofeoarekin.

40-25 nagusitu zen Enrike Huiziren kontra, baina fisikoki arazo haundiak izan zituen bukaeran. Apaolazak eta Arluziagak, galdu.

Hiru final jokatu zituzten joan den asteburuan, esku pelotari hernaniarrek; eta txapela ekarri zuen Unai Alvarezek, trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren fina­la irabazita, nagusien bigarren mailan. 40-25 hartu zuen men­dean Enrike Huizi usurbildarra, baina markagailuan alde haun­dia izanagatik ere, asko sufritu zuen hernaniarrak.

Izan ere, oso gogorra izan zen partidua, eta luze jo zuen, ordu eta laurdeneko iraupenarekin. 16na berdindu zuten, eta hortik aurrera, partidua hautsi zuen Alvarezek, tartea eginez; baina azkeneko tantoetan arazo fisiko haundiak izan zituen, eta gogo­­tik sufri­tzea tokatu zitza­ion, txa­pela janzteko. Garai­pen ga­rrantzitsua izan da berarentzat, aurreneko txapelketa baitzuen, hainbat urtetan jokatu gabe egon ondoren. Modalitate hone­tan daukan esperientzia baliatu zuen Munduko txapeldun ohiak, finala irabazteko.

 

Mattin Arluziagak eta Xabier Apaolazak, galdu

Gipuzkoako trinketeko finala jo­katu zuen Mattin Arluziaga ka­de­teak ere, Behar Zanako Aran­bururen kontra. Baina gehiago izan zen kontrarioa hasieratik, eta fisikoki hobeto eutsi zion. Horrela, 15-30 galdu zuen her­na­niarrak, eta azpitxapeldun bu­katu du, txapelketa bikaina jo­katu ondoren. «Etorkizunean asko jokatu dezake modalitate hone­tan», nabarmendu dute Her­naniko pelota elkartetik.

Eta Arluziaga bezala, txape­lik gabe bueltatu zen Xabier Apaolaza ere, Zangozatik. Berta­ko txapelketako finala jokatu zuen lau t'erdian, eta galdu egin zuen, Larraulgo Iriarteren kon­tra (11-18). Biak primeran aritu ziren zazpina berdindu arte, bai­na hurrengo tantoa izan zen klabea: oso gogorra izan zen, Iriartek lortu zuen, eta esfortzu hori larrutik ordaindu zuen Apa­olazak; bost tantoren aldea lortu zuen Larraulgoak gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!