ZINEMA ZIKLOA

Gaur jarriko dute 'Paseko txoriak' dokumentala

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 22a, 00:00

Joan den astean egin zuten Hernanin, Euskal Zinema Zikloa; baina arazo teknikoak tarteko, ezin izan zuten jarri Paseko txoriak dokumentala, astearterako aurreikusita ze­goena. Horregatik, gaurko egin dute hitzordua: arratsaldeko 19:30etan jarriko dute, Biterin. Juanmi Gutierrezek zuzenduta, dokumentalak kontatzen du nola iritsi ziren Afrikatik zetozen etorkinak Irungo tren geltokira, 2018ko uztailean, Frantziako muga zeharkatu nahian; eta nola sortu zuten herritarrek, haien aldeko eskuzabaltasun mugimendua. Euskeraz jarriko dute, gaztela­niazko azpitituluekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!