EUSKARALDIA

Euskera eta etorkinak uztartuko dituen mahai ingurua gaur, Jon Maia bertsolariarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 22a, 00:00

Jon Maia bertsolariak gidatuko du gaurko mahai ingurua.

'Hartu nazazu euskaraz' saioa gidatuko du urretxuarrak, Euskaraldia girotzen hasteko, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta irekia eta doakoa da sarrera.

Aurreko astean Euskaraldia aur­keztu ondoren, dagoeneko jarri da martxan Dobera Euskara El­kartea, girotzen hasteko. Eta asmo horrekin antolatu du gaur arratsalderako, Hartu nazazu euskaraz mahai ingurua.

Biterin izango da, 19:00etan hasita, eta Jon Maia Soria ber­tsolariak gidatuko du saioa. Ire­kia eta doakoa izango da sarrera, eta bertaratu eta parte hartzera gonbidatu dituzte he­rritar guztiak, elkartetik.

Mahai inguruan, euskera eta etorkinak uztartuko ditu ber­tso­lari urretxuarrak. Eta ho­rre­ta­rako, bertan egongo dira, batetik, euskera ikasi du­ten etorkinak; eta bestetik, azken urteetan etorri direnak. Guztiek hitz egingo dute, euskerarekin izan duten harremanaz, eta azalduko dute «gure errealitate linguistikoaren inguruan duten ikuspuntua», Doberak aurreratu duenez.

Herri mailan Euskaraldia gi­rotzen hasteko, aurreneko eki­taldia izango da gaurkoa; eta gehiago ere izango direla jaki­na­razi dute.

Bide horretan, Euskaraldia­re­kin bat egin eta euskera era­biltzeko deia luzatu du Herna­ni­ko Udalak ere; eta bideo sorta bat osatu du, Piztu pilotua izene­koa, herritarren artean euskeraren erabilera sustatzeko. Horietan, «Euskararen Jedia» izan, eta saltokietan, euskaldun zahar eta berrien artean zein taldean, gaz­telerara jotzeko tentazioari eus­teko deia egiten diete herri­ta­rrei. Udalaren YouTubeko ka­na­­lean ikusi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!