Boleibola

Seniorretako bi taldeak indartsu, garaipenekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 21a, 00:00

Neskek 3-0 irabazi diote Ostadarri, eta mutilek 0-3, Bera Berari. Beste mailetako emaitzetan, denetik izan da.

Indartsu mantentzen dira boleiboleko seniorretako bi taldeak. Neskek etxean jokatu dute Ostadarren kontra, eta hasieratik bukerara, partidua kontrolatu zuten, partzial guztiak garbi irabazita. Mutilek, bestalde, Pio Barojan jokatu zuten Bera Beraren aurrean, eta itzuliko aurreneko partidua izanik, ligan aurrenekoak izateko nahiari eutsi eta lan ederra egin zuten. Hiru partzialak garbi irabazita, Ligako bosgarren postuan finkatu dira. Etxeko segidako bi partiduak irabazita, sailkapenean gora egiteko moduan izango dira.

Gainontzean, etxean aritu ziren neska kadeteek erraz gainditu zuten Arantzazuko Ama, 3 eta 0. Kanpoan Fortunaren kontra, berriz, partidu gogorra jokatu eta 3-2 galdu zuten. Infantilek, bestalde, elkarren kontra jokatu zuten, eta aurreneko urtekoek irabazi zuten 3-2. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!