greba orokorra

Greba orokorrari buruz, mahai ingurua gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 21a, 00:00

Biterin egingo dute, iluntzeko 19:00etan, grebarako arrazoiak aditzera emateko.

Urtarrilaren 30erako deitu du greba orokorra, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak; eta grebarako arrazoien berri emateko, mahai ingurua antolatu du gaur, Hernanin. Biterin izango da, iluntzeko 19:00etan hasita, eta irekia da. Bertaratu eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete, herritar guztiei.

Lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzeko deitu dute greba, eta nabarmendu dute, hamaika arrazoi daudela, greba egiteko. Greba zertarako eta zergatik une honetan egin azaldu eta hausnartzeko antolatu dute gaurko saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!