DANBORRADA

Ostiralean ospatu zuten Danborrada, Urumea ikastolakoek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 20a, 00:00

Astea ezin hobe amaitu zuten Urumea ikastolan, danborra joz.Hainbat guraso eta senide hurbildu ziren emanaldia ikustera. Nahiz eta gaur den San Sebastian eguna, Hernanin beti izan da ohitura danborrari lehenago ematea. Eta urte honetan, Urumea ikastolako gaztetxoek hainbat entsegu egin ostean, ostiralean egin zuten Danborrada, gaurko egunerako motorrak berotzen hasteko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!