ERROTZEN

«Euskalnafar oroimen lekuak» gaiei buruzko dokumentalak, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 20a, 00:00

Lau dokumental jarriko dira Biterin, ostegun honetan, «Euskalnafar oroimen lekuak» lelopean, Hernani Errotzenen eskutik izango dira. 

Euskalnafar oroimen lekuak gaiari buruzko lau dokumental jarriko dituzte ostegun honetan Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta antolatutako emanaldi hau Hernani Errotzenen eskuitik izango da.  Film labur bakoitzaren ondoren solasaldi txiki bat egingo da, «gaiari buruz hausnatzeko».  Emitituko diren lau dokumentalak, honakoak izango dira: Zer dira oroimen lekuak; Castillos de defensa basconavarra; Oñati herri bizia eta Arantzazu harriz herri. Azken biak gaztelaniazko azpitituluak izango dituzte. Beste biak euskaraz izango dira. 

Ikuspuntu kontua
Iragana aztertzerako garaian, gertakari historikoak bi ikuspuntutatik begira daitezke, «his­to­riatik eta memoriatik». His­toria iraganaren kontaera egi­aztagarria da, «aldiz memoria historikoa da, gizarte  jakin baten interpretazio kolektiboa». 
Beraz, iraganera salto egiteko, Hernani Errotzenek oste­guneko emanaldira gonbidatu nahi zaitu. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira dokumentalak jartzen, areto nagusian

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!