ANTZERKIA

Piñote eta Kalabazinen istorio eta abenturak, larunbatean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 20a, 00:00

Larunbat honetan, Piñote eta Kalabazin izango dira Biteriko areto nagusian, eguerdiko 12:00etan.

Larunbat honetan, Piñote eta Kalabazinek, Hernaniko Biteri kultur etxea bisitatuko dute, eta areto nagusian izango dira beraien abenturak eta istorio luzeak kontatuz. Antzerkia 3 urtetik gorako­entzat zuzendutakoa da, eta sarrerak 3 euro balio du. Euskaraz izango da. Safari antzezlan hau, Ramon Molinsek egindakoa eta zuzendutakoa da, eta bertako aktoreak bi dira; Aitor Fernandino eta Karlos Nguema. Bertaratzeko deia lu­za­tu nahi izan dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!