GAITASUN ALTUKO IKASLEAK

«Ikasleen ongizate emozionala eta soziala bermatuz egiten dugu lan»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 20a, 00:00
Adimen altuko ikasleei Goefrafia gustatzen zaie.

Badago munduan ile horiko jendea, ile beltzekoa, begi marroiak dituena... eta badaude gaitasun haundiak dituztenak. Hernanin bada gaitasun altuak dituzten ikasleekin lan egiten duen ikastetxea, eta hiru urte daramatza, jadanik. 

Hernanin, bada gaitasun handiak dituzten ikasleekin lanean ari den ikastetxe bat, eta berez, hiru urte daramatza horretan buru belarri, Inmakulada Ikastetxeak, ikasle hauek identifikatzen eta hauekin modu inklusiboan lan egiten. Buruntzaldeko eskola bakarra da gaitasun altuko ikasleekin lan egiteko proiektua daukana. 
Inmakuladako irakaslegoa, «oso formatua dago, hirugarren urtez jada proiektuarekin lanean gabiltzala». Momentu honetan, gaitasun altuko lau ikasle dituzte. Modu «inklusibo batean» egiten dute lan gaztetxoekin, zabaltze talde bat ere sortu dute, «hainbat saioetan beraien artean proiektuak egin ditzaten». 

Identifikazioa
Inmakuladan, haur hezkuntzan arreta goiztiarreko frogak pasatzean baieztatzeaz gain, irakasleek egiten dute detekzioa, «formakuntza baitutelako». Behin hauek dekektatzen dituztenean, PTarengana bideratu eta honek identifikazio protokoloa jartzen du martxan, «test espezifikoak pasatuz». Ikastetxeko screeniean baietz atera bada, Berritzegunearekin kontaktuan jartzen dira, eta identifikazio «ofiziala» egiten da. «Bestela, hezkuntza munduan identifikatu gabe pasa dira urteetan ikasteko modu berezi honetan erreparatu gabe, eta maiz gaitasun hauek galduaraziz». Gainera, gaitasun haundiko ikasleei behar dutena eskaintzen ez bazaie, «eskola porrota» jasan dezakete, ohiko hezkuntza sistema ez baitago prestatua, ikaslearen ikasteko abiadurarekin. Aipatutako ikasle hauek, bizitza ulertzeko, egoerak ulertzeko, harremantzeko «modu oso desberdina dau­kate», ez dituzte bi azalpen behar, «hortan datza aspertze puntuak, behin baino gehiagotan errepikatzea, lehenengoan ulertu dutenean».

Ikasleen ongizate emozionala eta soziala bermatuz egiten dute lan, Inmakulada Ikastetxean.

Kudeaketa lana
Behin gaitasun handiko ikasleak identifikatu direla, ikastetxeak beraien ikasteko, lan egiteko, bizitza ulertzeko modura egokitu behar du, gainera «garrantzitsua da jakitea zein maila kognitiboan dauden exigentzia maila guztiz egokitzeko, eta horretarako froga espezifiko bat egiten zaie». Inmakuladan, ikasleen egoera emozionalari guztiz erreparatzen da, askotan kognitiboki ulertzen dituzte egoera konplikatuak, «baina gero ez dakite emozionalki kudeatzen, beraz garrantzitsua da adinem emozionala lantzea». 
Hori dela eta, geletan proiektu ezberdinak egiten dira, «normalean edukiak horizontalki landuz», hau da eduki desberdinak gehiago sakontzen dira.
Izan ere, ikasle bakoitzak egokitzapen kurrikularra dauka, horrek esan nahi du «adinaren arabera dagokien ikasturteko edukiak landu beharrean, maila altuagokoak lantzen dituztela». Eta orain arte, hezkuntza sistemak ikasturte bateko egokitzapena besterik ez du onartu.  Askotan, ikaslea beste maila batera sartu daiteke, eta hau askotan egin ohi da. Hala ere, «honek arazoak ekar ditzake, bai sozialki baita gelako ikasteko modua ez delako ikasle hauei  dagokioena ere». 

Ikastetxeak, adimen altuko ikasleen ikasteko eta lan egiteko modura egokitu behar du.

Horregatik, neurri hau hartu baino lehen ikaslearen egoera emozionala eta soziala kontutan izan behar dira. 
Egungo hezkuntza sisteman, askotan borondate onez «ikasle hauei beste ikasleei laguntzea eskatzen zaie», eta hau mesedegarria izan daiteke, bai beste ikasleentzako baita irakaslearentzako ere, baina modu honetan, gaitasun haundiko ikasleek «ez dituzte beraien beharrak asetzen eta motibazioa galdu dezakete». Askotan, gaitasun altuko haur eta gazte hauek, ez dituzte jende askorentzat «sinpleak edo errazak» diren hainbat egoera edo arazo ulertzen, «buelta gehiegi» ematen baitizkie gauzei, hauek ulertzea zaila bihurtuz. 

Ikasleen ongizateagatik
Inmakulada Ikastetxea be­raz, horre­tan dabil buru be­la­rri, aipatutako gauza eta «de­ta­iletxo» hauek kontuan har­tuz ari dira lanean, beha­rren araberako lan talde bere­ziak sortuz, beraiekin lanean, eta noski aldi berean, «ikas­leen ongizate emozionala eta soziala bermatuz».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!