Norbere gorputzarekin esperimentatu eta emozioak bide artistiko desberdinen bitartez azaleratzen ikasteko arteterapia saioak antolatu dira Urumea Herrigunean, otsailaren 4tik martxoaren 3ra, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da urtarrilaren 31 baino lehen, 675 707 613 telefonoan edo junelizondo91@gmail.com helbidean. Parte hartzeagatik egin beharreko diru ekarpena librea izango da.