Eskubaloia

Euskadiko atezain onena, Yanis Aguado Yaben, kadete mailan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 19a, 00:00

Yanis Aguado Yaben, eskubaloiko jokalaria da eta 2019an, Euskadiko atezain onena izendatu zuten, kadeteetan.

Yanis Aguado, aurreko urtean «Euskadiko atezain onena» izendatu zuten, kadete mailan. Eta urtarrilaren lehenengo asteetan, 2020ko CESA txapelketan hartu zuen parte, Euskadiko selekzioarekin. Partidu gogorrak izan baziren ere, Euskadiko neskak brontzearekin itzuli ziren etxera. Harmailetako oihu eta animoek ere eragina izan zuten, bertako guraso, senide eta lagunak zale onenen gisa izendatu zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!