Eskubide sozialen karta

Grebari buruzko zalantzak, etzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 19a, 00:00

Urtarrilaren 30erako Greba Orokorra deitu du, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Hainbat sindikatu eta gizarte eragilek egin dute bat deialdiarekin, eta herritarrak ere bat egitera animatu nahi dituzte. Horretarako, grebaren nondik norakoak, zergatiak, eta zalantzak argitzeko mahai-ingurua antolatu dute etzirako, Biterin egingo da, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!