TABERNETAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Bertsotan, erritmo biziz amaituko dute askok gaurko egun hau

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 19a, 00:00
Aingeru Otxotorena, aurreko urtean, Tabernetako Bertsolari Txapelketa irabazi zuenekoa.

Gaur arratsaldean jokatuko da hernanin hain ezaguna den Tabernetako Bertsolari Txapelketa, Garinen arratsaldeko 19:00etan hasita.

Gaurko eguna ezin hobe amaituko dute askok, kantuan, erritmoan eta jai giroan, hain zuzen. Gaur baita, gure inguruan hain ezaguna den, Tabernetako Bertsolari Txapelketa. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera saioari, Garinen. Hala ere, aurrez, ahotsak berotzeko eta kantu zein jai giroan sartzeko, arratsaldeko 17:00etan, poteoa egingo dute gaurko saioko parte hartzaileek, herrian zehar. Bertan izango dira eskusoinuarekin, kaleak girotzen, eta igandea alaitzen, «aurkitu nahi gaituenak ez du zaila izango». 

Antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu zenbat parte hartzaile izango+ diren, baina 14-16 bat lagun izango dira, eta «bertso eskolako kide pare bat ere animatuko dira». Beraz, gaurkoan ere, Garin taberna arimaz beteko delakoan daude. 

Aurtengo parte hartzaileak: oraingoz parte hartuko dutenak: Oxan, Mingo, Xabat, Xapo, Andoni, Aingeru, Haritz, Ahetze, Iñigo, Joseba, bertso eskolako kideak eta azken orduan animatzen diren horiek ere izango dira. 

Modu klasikoak, apurtzen

Hainbat ariketa egingo dituzte urte honetako Tabernetako Bertso Txapelketan. Batzuk, binaka egitekoak dira, beste batzuetan jolas moduko batzuk izango dira. 

«Egitura aldetik klasiko hori puskatu, eta ariketen kon­binazio bat egin nahi izan dugu». Hala ere, denetik egongo dela azpimarratu dute antolatzaileek, binaka, bakarka eta jolasean, eta klasikoak ere egongo dira noski. Bertaratzen direnekin, interaktuatzeko, eta haiengan eragin bat sortzeko, ariketa berezien artean, «jendea moskeatzeko» ariketak egingo dira, hala nola, igeriketa sinkronizatua, pistoleroarena, eta beste hainbat. 

Aurtengo parte hartzaileak

Oraingoz parte hartuko dutenak: Oxan, Mingo, Xabat, Xapo, Andoni, Aingeru, Haritz, Ahetze, Iñigo, Joseba, bertso eskolako kideak eta azken orduan animatzen diren horiek ere izango dira. 

Tabernetako Bertso Txa­pelke­tako antolatzaileek, jen­de­a­ren parte hartzea espero dute, Garin betetzea eta ber­tsoz osatutako igande batez gozatzea, «espero dugu urtero moduan,jendea etortzea eta animatzen ditugu herritarrak po­sible badute, etortzera!». 
Motorrak berotzeko, arra­tsal­deko 17:00e­tan poteoa egin­go dute, eta edonor izango da ongi etorria, lotsak kentzeko aitzakia polita izanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!