Erotikan Plax!

«Koitoa ez da bide bakarra»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Maialen Auzmendi Sarasua

Izena: Maialen Auzmendi 
Sarasua
Jaio: 1991-04-12
Bizitokia: Hernani, Karabel
Lanbidea: Psikologoa. Harrera familietako haur eta familiekin

Psikologa moduan, nola ikusten dituzu egungo harremanak?
Errronka dexente ikusten dira: indibidualismoa garatzen da­bi­len honetan, elkar ­kon­­­pro­­metitzeko zailtasuna naba­ri da. Ihes egiteko joera dago, gatazkei aurre egiteko orduan eta zer esanik ez frustrazioa kudeatzeko.

Hitzezko zein ez-hitzezko komunikazioan jartzen duzue arreta psikologoek, zein erabiltzen duzu gehiago ligatzeko?
Gorputzaren bidezko komu­ni­kazioa zalantzarik ga­be (begirada, hurbiltasuna, dantza...).

Konfiantza ere eraiki behar duzue, zer behar da zure konfiantza irabazteko?
Umorea eta gardentasuna.

Bizitzarako oinarrizko emozioek nola eragiten dute zure elkartze erotikoetan?
Poza: Bihurrikerietarako eta esperimentatzeko gogoa.
Sorpresa: Zirrara eta tximeletak.
Tristura: Goxotasuna eta mimitoak jasotzeko unea.
Nazka: Nere mugak ezagutzen laguntzen dit.
Amorrua: Erotikoa denean arramazka eta hozka markak nonahi.
Beldurra: Jolasaren parte denean adrenalina igo eta zentzumenak piztu ditzake.

Surfa udaran eta eskia neguan, nola egin harreman bat irristan joan dadin?
Zalantzaren aurrean almendra olioa.


PLAZERREN PUTZUA
Zerk erotzen zaitu zu?
Zeharkako begirada eta irribarre konplizea jasotzeak erotzen nau.

Zure “barruko ahotsak” ze esaten dizu horrelakoetan?
“Don’t stop me now” kantatzen hasten da.

Pauloven txakurrari moduan, zerk sortzen dizu listua?
Urdaiazpikoa da nere afrodisiakoa.

Maindire artean animali bat izatekotan...?
Pantera beltza.

Negu hotzerako, plan berorik?
Eskiatu osteko sutondoa manta hutsarekin.

Muxu, laztan eta koxk, bakoitza nun??
Muxu bizkarrean, laztana iztarrean eta koxk titietan.

Hernaniko txoko pizgarririk?
Nere etxeko sofa baino bihu­rriagorik ez dut ezagutu.


SEX-ALDIA BUKATU...
Xuxurla batek..?
Sugartzen nau.

Haize boladak...?
Aireratzen nau.

Tatxan! Eta orduan...?
Aquaplaning.


SASIGALDERA
Zer esan koito bidez inoiz orgas­mora iristen ez den eta kezkatua dagoenari?
Koitoa ez dela bide bakarra eta praktika berriak probatzeko la­guntza behar badu Plax! Sexu eta Bikote Aholkularitza zerbitzura joateko lasai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!