EAJ-PNV

Zinkoeneako kioskoa, turismo bulego bihurtuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Victor Goikoetxeak margotutakoa da Zinkoeneako kioskoa.

EAJ «pozik» agertu da, «azken esleipen prozesuan proposamena egin» zuelako eta onartu delako.

«Zinkoeneako kioskoa izango da Hernaniko turismo bulego berria», azaldu du EAJ-PNVk prentsa ohar bidez, eta «pozik» agertu da. «Azken esleipen prozesuan egin genuen proposamena, kioskoan turismo bulegoa jartzekoa, eta poztu egin gaitu orain erabaki hori hartu izanak».

Andoni Amonarraiz bozeramaileak azaldu du «leku estrategikoan» dagoela; «herriko sarrera-irteera garrantzitsuenetako batean; sagardotegi denboraldian autobusetan etrotzen direnak bertatik pasatzen dira; herriko eraikin esanguratsuenetako baten parean kokatua dago; Victor Goikoetxeak margotutakoa da, eta horregatik, artelan bat da...».

Bukatzeko, gehitu du «egokitu, kanpoaldeko margoa konpondu eta lehenbailehen martxan jartzea» espero duela.

Oraindik, aztertzeko
Amonarraizek azaldu du osteguneko batzorde informatzailean eman zitzaiela erabakiaren berri. Udaletxetik, hala ere, azaldu dute «oraindik oso berde dagoen proposamena» dela, «egokitzapenak egin daitezkeen aztertu behar» delako oraindik.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!