Osasuna

Tailerrak, gaixotasun kronikoak dituztenentzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Izena eman daiteke Paziente Bizia programan. Hainbat ikastaro emango dira, baita Hernaniko anbulatorioan ere.

Nork bere burua zaintzen ikasteko programa da Paziente Bizia, Stanford Unibertsitateko metodologian oinarrituta,2014tik aurrera Osakidetzak garatu duena. Horren bueltan, hainbat ikastaro antolatu dira otsailerako, eta izen-ematea irekita dago.

Hiru ikastaro aukeran, Henanin eta inguruan
Programaren helburua da gaixotasun kronikoak dituztenei edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei informazioa ematea, osasun-egoera hobetzeko izan behar diren ohitura eta jokabideak zein diren ikasteko.

Otsailean hiru gairen inguruko 6 tailer jarriko dira martxan: Henanin, otsailaren 11n hasita, asteartero 16:30etatik 18:45etara, Nire osasuna biziki zainduz; Donostian, Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen emango da, Grosen asteartero otsailaren 11n hasita 16:30etatik 19:00etara, Ondarretan asteazkenero otsailaren 12an hasita, 16:30etatik 19:00etara, eta Amara Erdin astelehenero 10:30etatik 13:00etara, otsailaren 10ean hasita; Nire diabetesa zaintzen, berriz, otsailaren 11n hasita emango da asteartero, 16:30etatik 19:00etara Ondarretan eta 10:30etatik 13:00etara Amara Erdin.

Izen-emateak 943 00 65 51 edo pacienteactivo@osakidetza.eus helbidean egin daitezke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!