Amher elkartea

Klima aldaketari buruz idazteak, saria

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Hilaren hasieran kaleratu zuen Amher kulturarteko elkarteak Kaixo! aldizkariaren 2019ko azken alea. Besteak beste, klima-aldaketaren inguruan ere idatzi da, eta lehiaketa jarri dute martxan. Bost edo hamar bat lerrotan norberaren herrialdean klimak pertsonen bizitzan daukan eraginaren inguruan idatzita, Nafarroako oliba-olioa irabazi ahal izango da. Testuak amher-sos_racismo@hotmail.com helbidera bidali daitezke urtarrilaren 31 arte. Aldizkaria Amher Sos Racismo facebook orrialdean ikusi daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!