Urumea Herrigunea

Arteterapia aukeran, otsailetik martxora

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Norbere gorputzarekin esperimentatu eta emozioak bide artistiko desberdinen bitartez azaleratzen ikasteko arteterapia saioak antolatu dira Urumea Herrigunean, Arte eta Gorputz Adierazpen Laborategien barruan. June Elizondo, arteterapia gestalteko ikasleak gidatuko ditu saioak otsailaren 4tik martxoaren 3ra, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da urtarrilaren 31 baino lehen, 675 707 613 telefonoan edo junelizondo91@gmail.com helbidean. Parte hartzeagatik egin beharreko diru ekarpena librea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!