Hernanin ere egingo da Euskaraldia aurten, eta oraingoan garrantzia erronka kolektiboei emango bazaie ere, Udalak herritarrak animatu nahi ditu euskera erabiltzera. Horretarako, ekimenarekin bat egin eta euskeraren erabilera sustatzeko Piztu pilotoa bideo-sorta prestatu du, «euskeraren jediak izan eta euskera erabiltzera» animatzeko, gaztelaniara pasatzeko tentazioa eduki daitekeen kasuetan.