Inmakulada ikastetxea

Odol-emaileak altxor preziatu, Hernani eta Gasteizko ikasleentzako

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Ikaskuntza eta zerbitzuak uztartzen dituen proiektuaren bueltan odola emateko aukera jarri zuten atzo Inmakuladan. Ekimena zabalduago dago.

Inmakulada ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6garren mailako ikasleek ikaskuntza eta zerbitzua uztartzen dituen proiektua garatzen ari dira, eta odola emateko aukera jarri zuten atzo. 

Ateak irekitzerako ilara koxkorra osatua zuten, odol-emaileek.
 

Ez da antzeko ekimen bat martxan jarri duen ikastetxe bakarra. Izan ere, Gasteizko San Prudencio ikastetxean orain dela hiru urte hasi ziren odol-emate kanpaina bat antolatzen, eta aurten, kanpainari bultzada emateko bideoklipa sortu dute; «gure helburua da, odol kantitate haundi bat lortzeaz aparte, gure ekimena beste lurralde batzuetara zabaltzea, eta beste ikastetxe edo instituzioren batek gure eredua kontuan izatea eta horrelako ekimenak bultzatzea»., azaldu dute. 

Odol emaileen elkartearekin harremanetan
Hernaniko Inmakulada ikastetxeko ikasleak Gipuzkoako odol emaileen elkarteko zuzendariarekin, Sabin Urcelayrekin jarri ziren harremanetan, eta horrela jarri dute martxan Odol Emaileen Altxorraren Bila ekimena.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!