Errugbia

Cisnerosen zelaian, zita garrantzitsua

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
Lehia gogorra izango dute bihar, Hernanik eta Cisnerosek.

Ez zuen nahi bezalako emaitza lortu Hernanik, aurreko astebu­ruan, Landaren. Baina pasata­ko­­ak ahaztu, eta biharko par­­ti­­du inportantea daukate buru­­an tri­koloreek: Cisneros azkenaurreko sailkatua izan­go du­te aurrean, 12:30etan Madrilgo Central zela­ian. Hernanik baino lau pun­tu gehiago dauzka, eta beraz, kon­­tra­rio zuzen-zuzena da.

Ezinbestekoa dute garaipena trikoloreek, mailari eutsi nahi badiote. Eta zailtasunei ere egin beharko die aurre: Igor Etxebe­rriak ezingo du jokatu, min har­tuta; eta ezta Xabat Erroi­zeneak ere, txartel pilaketagatik. Loketi Manu dago zalantzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!