ESKU PELOTA

Apaolazak, Arluziagak eta Alvarezek, final bana asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
Xabier Apaolaza gantxo bat egiten, Hernanin jokatutako partidu batean.

Zangozakoan ariko da Xabier Apaolaza, eta Gipuzkoako trinketeko finalak izango dituzte Mattin Arluziagak eta Unai Alvarezek.

Hiru final joka­tuko dituzte esku pelotari her­naniarrek, asteburu honetan: Gipuzkoako trinkete Txapelketakoa, Irurako Ame­tsan, Unai Alvarezek eta Mattin Arluziagak; eta Zan­gozako Txa­pelketakoa, Xabier Apao­lazak.

Gaur ariko da Alva­rez, nagu­sien bigarren mailan. 18:00etan hasita, Pagazpe­ko Hui­zi­ izango du aurrean. Hirutan munduko txapeldunorde izan eta hainbat urtetan erretiratuta egon ondo­ren, aurten bueltatu da lehiara, eta finalera iritsi da, estreinako txapelketan. Bera izango da fa­borito, baina beteranoa da Huizi ere, eta trinketean espezialista.

Bihar jokatuko du Arlu­ziaga kadeteak, 11:00etan, Behar Za­na­­ko Aranburu faboritoaren kon­tra; eta ezustekoa bilatuko du, oso maila onean ari baita.

Eta Apaolaza, azkenik, lau t'erdiko finalean ariko da Zan­gozan, bihar 17:30etan, Larraul­go Iriarteren kontra. Partidu berdindua espero da, eta orain arteko maila ona emanez gero, txapela ekarri dezake

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!