Inmakulada ikastetxea

Inmakuladan, «odol emaileen altxorraren bila»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 17a, 00:00

Ikaskuntza eta zerbitzuak uztartzen dituen proiektuaren bueltan, odola emateko aukera izango da, 16:00etan.

Inmakulada ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6garren mailako ikasleek ikaskuntza eta zer­bi­tzuak uztartzeko proiektua lan­tzen ari dira, eta odola emateko aukera jarriko dute gaur, 16:00e­tatik 18:00etara, eskolan.

«Urtero odol-emaila gutxiago daude»
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko zuzendariarekin, Sabin Urcelayrekin jarri ziren harremanetan ikasleak, eta «urtero odol-emaile gutxiago» daudela konturatu ziren, baina «geroz eta behar haundiagoa» dagoela. 

Horregatik, Odol Emaileen Al­txorraren Bila proiektua jarri du­te martxan, odol-emaileak lor­tzeko. Horrela, gela bat pres­ta­tu dute gaur odola emateko, eta herritarrei animatzeko dei egin diete. «Bukatzerakoan, bo­ka­tak emango ditugu», gaineratu dute.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!