Euskal Karabana

Errefuxiatu sahararrei bidaltzeko janari bilketa martxan, hilaren bukaerara arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 17a, 00:00
Supermerkatuetako bilketarako boluntarioak behar dira.

Biterin, dendetan eta eskoletan hilaren 31ra arte egingo da bilketa. Supermerkatuetan, hilaren 24 eta 25ean.

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldeko Otsailak 27 Euskal Elkarteen Koordinakundeak antolatuta, martxan jarri da berriro ere, saharar errefuxiatuei bidaltzeko janari bilketa. Hilaren bukaerara arte egingo da, herriko hainbat denda eta eskoletan, eta Biterin.

Elikagaiak eta konpresak 
Bilduko diren produktuak urterokoak izango dira. Elikagaiei dagokienez, arroza, pasta, azukrea, lekaleak, eta atuna eta sardinak oliotan jasoko dira.
Bestalde, konpresak ere eskatu dituzte.

Era berean, laguntza ekonomikoa emateko aukera ere badago. Laboral Kutxako kontu korrontea ireki da horretarako: 3035 0080 94 0800054177.

Bilketa haundia, urtarrilaren 24 eta 25ean
Dagoeneko hasi dira produktuak biltzen, bai Biterin eta baita herriko eskoletan ere. Baina bilketa haundiak, denda eta supermerkatuetan, hilaren 24 eta 25ean egingo dira.

Horretarako laguntzaileak behar dira, eta prest dauden herritarrei 655 738 562 telefonora deitzeko eskatu dute. Bilketa eta kaxak antolatzeaz arduratuko dira.

Bildutako guztia, Piztu Itxaropena, Sahararen aldeko XVI. Euskal Karabanak eramango du Tindoufeko kanpamenduetara.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!