Asteartean 2020eko Euskaraldiari buruzko aurkezpena egin zuten, eta orain arte prestatzen ari direnaren berri ere eman zuten.
Duela bi urteko kontuak aipatu ziren aurkezpenean: «2018ko Euskaraldia, urte osoan zehar egin zen eta erronketan oinarritu ginen». Pertsona bakoitzak, bere erronkak jarri eta hauek betetzea zen helburua. «Beraz, urte honetan, pauso bat aurrera egin behar genuela iruditu zitzaigun eta 2020rako Euskaraldia antolatzen hasi ginen, beti ere euskera sustatzeko helburua oinarri hartuta». Hori dela eta, 2020rako Euskaraldiak, norbanakoaren erabilera sustatzeaz gain, taldekoa bultzatu nahi du, «bakoitzak bere taldean euskeraren erabileran eragitea nahi dugu». Beraz, urte honetan dinamika hori erabiliko da, banakakoa eta taldekoa «biak bateratu eta Euskaraldia sortzeko, Hernanin».
Bi euskera elkarte,bat eginik
Duela bi urte, Euskara Ari Du elkarteak antolatu zuen Euskaraldia, eta aurten, Doberak hartu du lekukoa, bi euskera elkarteek bat eginik. Beraz, «urte honetako Euskaraldia, Doberaren eskutik eta Doberaren barruan etorriko da», azaldu zutenaren arabera.
2020ko Euskaraldiak, 3 fase
Lehenengo fasean, entitakeekin harremanetan jarri, «aurreko urteetan parte hartu zuten eta prestutasuna eskaini ziguten horiekin», eta urte amaiera arte konpromezua hartu nahi duten talde horiekin egingo dute kontaktua. Behin hau lotuta, bigarren fasea hasiko da, bertan erabakiko dute elkarte bakoitzari zein ekimen dagokion. «Euskaraldiak asmoa dauka 15 aldiko epeak egiteko, egitasmoa egiteko» baina Hernanin eta beste herri batzuetan, «3 hilabeteko lan bat egitea erabaki dugu», lehenago lanketa bat eginda, noski. Eta hirugarren fasean, orain arte konprometitu diren elkarteekin lanketa egitngo da, baina «norbanakoekin ere landuko dugu».