zinema zikloa

'Apaga la luz y verás' gaur eta bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 16a, 00:00
Ibon Casasen borrokaren lekuko da gaurko eta biharko dokumentala.

Atzo, 'Ez, eskerrik asko!, Gladysen leihoa' izan zen nagusi Biteriko pantailan, eta asteartean arazo teknikoak zirela eta, ez zen pelikularik jarri.

Gaur eta bihar, Apaga la luz y veras pelikula jarriko dute Biterin, arratsaldeko 20:00etan hasita, Euskal Zinema Zikloaren barruan.

Asteartean, arazo teknikoak
Asteartean hastekoa zen Zinema Zikloa, Paseko Txoriak filmarekin, baina ez zen horrela izan, arazo teknioak izan baitzituzten dokumentala jartzerako garaian. Udalak, barkamena es­katu nahi izan du, bertaratu zirenei zuzenduta gehienbat. 

Astearteko arazo teknikoa alde batera utzita, atzo; Ez,eskerrik asko! Gladysen leihoa, jarri zuten Biterin. 

Gaur eta bihar, berriz, Zinema Zikloko azken pelikula jarriko dute; Apaga la luz y verás, arratsaldeko 20:00etan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!