MINTZAPRAKTIKA

Urte osoan zehar dago izena emateko aukera, Mintzalagun egitasmoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 15a, 00:00

Tutik Gura, Ongi Etorri Mintzalagunon Mundura salto egiteko gobitea luzatu nahi izan du Euskaltzaleen Topaguneak, eta noski, Doberak.

Urte berriarekin batera, askotan proiektu berriak datorzkigu burura, eta haietako bat izan daiteke Mintzalagun bihurtzea. Hori dela eta, Hernanin Doberak eskaintzen duen Mintzalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik dago eta egongo da urte osoan zehar.

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak, eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa batean oinarritutako proiektua da, Mintzalaguna. Eta asmoa da, euskera hobetzea, gehiagotan erabiltzea, euskeraz bizitzea, normalizazioaren alde egitea, ingurune euskalduna sortzea, indartzea eta zabaltzea, besteak beste.

Hainbat modu daude euskera sustatzeko eta euskeraz jarduteko, astean behin; ordubetez, talde txikitan, haunditan, binaka. Paseoan ere izan daiteke, bazkal osteko kafea hartzen, parkean eserita... Euskeraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzataldeekin koordinatuta.  Horrez gain ekin–tza osagarriak ere egin daitezke, hala nola, irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza eguna....

 

Eta gurasoak zer?

Haurrak dauzkaten pertsonetan pentsatuz, Gurasolagun sortu zen, Ikastetxeko gurasoak bil–tzen dituen mintzalagunen aldaera. Haurrak direla eta, ordutegia edo zaintza beharretara egokitzen da. Beraz, «hainbat modu daude euskeraz jarduteko, eta ez dago aitzakirik».

Parte hartzeko balditnza bakarra eta garrantzitsu bat dago; euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea.

 

Izen ematea, urte osoan

Mintzalaguna izateko, izena eman behar da, eta urte osoan dago zabalik izena emateko epea. Hainbat modu daude apuntatzeko, Doberako bulegora bertaratuz, telefonora deituz (943 33 27 99), edota emaila bidaliz; dobera@dobera.eus.

 

Postalaren jolasa martxan

Mintzapraktika egitasmoaren baitan, postalaren jolasa jarri dute martxan, eta otsaila amaiera arte iraungo du. Mintzalaguna bazara eta postala badaukazu, mintza–laguna@topagunea.eus hel–bidera mezu bat bidali behar duzu, bidalitako eta jasotako postalarekin argazkia atereaz. Landetxe batean asteburu pasa bat zozketatuko da. Eta postala lortu nahi izanez gero, Doberako bulegotik pasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!