ERAKUSKETA

Grabatuak, monotipoak eta gehiago, Arrietaren erakusketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 15a, 00:00
Maite Arrietak, atzo ireki zuen Pintura, Olioa eta Serigrafiaz betetako erakusketa.

Atzo Maite Arrietak, Pinturak Olioak eta Serigrafia erakusketa ireki zuen Biterin, lunch baten laguntzarekin. Hilabete amaiera arte egongo da erakusketa ikusgai, Biterin, urtarrilaren 31 arte, hain zuzen. Bertan hainbat artelan aurki daitezke, haien artean, grabatuak, monotipoak, gofradoak (tintarik gabeko koadroak), akuarelak, aguatintak, serigrafiak, eta beste hainbat pintura eta koadro gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!