Goiz eguzki

«Pozez nago, ez baita itsasontzi hau hondoratuko»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00
Asko izan ziren atzoko Asanbladara gerturatu zirenak.

Atzo izan zen Goiz Eguzkiren ez-ohiko batzarra, eta bertako areto nagusia jendez bete zen. Orain arteko buruhausteak alde batera utzi zituzten, hainbat bolondres atera baitziren zuzendaritza berrian kolaboratzeko.

47 urte daramatza Goiz Eguzkik martxan, eta azken 14 urtetan zuzendaritza berdinak eraman du egoitza. Horregatik, pasa den urriaren 21eko batzordean zuzendaritza osoak dimisioa aurkeztea erabaki zuen. «Ideia berriak dituen eta elkarteari bultzada sortzailea emango dion kide gazteak sartzea beharrezkoa da». Paco Goya zuzendariak, «nekatuta» dagoela adierazi du, eta atzo arte behintzat ez da bolondresik egon, «Goiz Eguzkiren etorkizuna eta existentzia bera daude jokoan».

Atzo egin zen ez-ohiko batzarrean, Goyak argi utzi zuen, zaharrak zeudela eta erreleboa behar zutela. Bertan zeuden Udaleko hainbat kide, eta haien artean zen Xabier Lertxundi alkatea, eta adierazi zuen, Udalak ezin diola pertsona juridiko bati eman dirua, elkarte batek egon behar du Udalaren diru laguntza jasotzeko, hori dela eta, «Goiz Eguzkik zuzendaritza bat behar du». Elkarterik ez badago, Udalak ezin du lagundu, «ez badago direktibarik, diru laguntza gabe geldituko litzateke Goiz Eguzki». Gaineratu du, Udala prest dagoela 2019an eman zen diru laguntza baino gehiago emateko aurten, «baina horretarako beharrezkoa da zuzendaritza bat egotea».

«Geuk lagunduko dugu norbait aurkezten bada, zuzendaritza berriarekin kolaboratuko dugu, dena martxan jarri arte», gauzak hobetzeko eta aldatzeko prest daudela ere azaldu du Goyak. Gutxienez, bost bat pertsona behar dira zuzendaritza sortzeko, «bestela itxi egingo da».

Goyak galdera bat bota zuen; Mapatik desagertzeko prest gaude? Bertako guztiek ezetz erantzun zuten. Eta ondoren beste galdera batekin jarraitu zuen; Zein dago prest Goiz Eguzkiko egoitzan kolaboratzeko? Etahor hartu zuten denek lasaitua, zazpi bat pertsonek altsatu baizuten eskua. «Asko pozten naiz, honek jarraituko duelako «erantzun zuen Goyak, honakoa gaineratuz, «14 urte hauetan egin dugun lan guztia aurrera doa, eta hobera gainera!». «Pozez nago, ez baita itsasontzi hau hondoratuko, hasieran beldurtua nentorren, baina zuen erantzunarekin, honek aurrera egingo
duela argi daukat».

Udalak ere, eskerrak eman ditu, «pozten gara Goiz Eguzkik etorkizuna duelako, zuzendaritza berri bat izango duela jakinda».

Udalaren arabera, zuzendaritza finkatu arte bilerak egin beharko dira, beraz, datorren hilean emango da zuzendaritzari buruzko informazioa gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!