Zinema Zikloa

'Paseko txoriak' filmarekin emango zaio hasiera Zinema Zikloari

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00
'Paseko txoriak', filmeko eszena bat.

Gaur arratsaldeko 19:30etan, Zinema Zikloaren lehenengo filma jarriko dute Biteriko pantailan. Datozen egunetan ere izango da Zinema Zikloa, bihar, etzi eta ostiralean hain zuzen. Biharkoa, `Ez eskerrik asko! Gladysen Leihoa´ izango da

Euskal Zinema Zikloa antolatzen den bigarren deialdia da urte honetakoa, eta helburua da, «gai desberdinen inguruko filmak eskaintzea, guztia euskal ekoizpenak izanik». Gai askotako filmak dira, hala ere, gehien erakutsiko diren pelikulak, gai sozialak lantzen dituen dokumentalak izango dira.

Gaur hasi eta ostiralean amaituko da Zinema Zikloa, beraz, filmak eskaintzearekin batera, egileekin edo eragileekin solasaldia egitea ere sustatzen dute, «gai zehatz baten inguruan gehiago ezagutzeko eta zuzeneko protagonistekin harremanetan
jartzeko ».


Gaurkoan, `Paseko txoriak´

Paseko Txoriak izango da aurtengo Zinema Zikloko lehenengo pelikula. Juanmi Gutiérrez da zuzendaria, eta filma euskaraz
izango da, gaztelaniazko azpitituluekin.


Ezin muga pasa

2018ko uztailean, Afrikatik zetozen etorkinak, Irungo tren geltokira iristen hasi ziren, Frantziako muga zeharkatu nahiean. Herritarrek haien aldeko eskuzabaltasun mugimendua sortu zuten, eta herritarren eta atzerritarren arteko harremanak eta istoriak kontatzen ditu gaurko film honek.


Biharko pelikula, Bertha Gaztelumendiren Ez eskerrik asko! Gladysen leihoa, izango da. Eta Apaga la luz y veras filma
bi egunetan izango da, etzi eta ostiralean. Azken pelikula honekin emango zaio amaiera aurtengo Zinema Zikloari.

 

ZINEMA ZIKLOA
GAUR

19:30 Paseko txoriak
2018ko uztailean, Afrikatik zetozen etorkinak Irungo tren geltokira iristen hasi ziren, Frantziako muga zeharkatu nahian. Herritarrek
haien aldeko eskuzabaltasun mugimendua sortu zuten, eta bertako harreman eta bizipenak kontatzen dira gaur eskainiko den film
honetan.

BIHAR
19:30, Ez eskerrik asko! Gladysen Leihoa

1979an, nazioarteko mugimendu antinuklearrak hainbat mobilizazio antolatu zituen, horietako bat Tuteran, Gladys de Estal ekologista Guardia Zibil baten tiroz hil zen manifestazo baketsu batean. Gertaera hura ez ezik, gazte ekologistaren herioatzaren aurreko eta ondorengo gertakariak jasotzen ditu dokumentalak.

ETZI ETA OSTIRALEAN
19:30, Apaga la luz y veras

Ibon Casasen borrokaren lekuko da dokumental hau. Filmaren bidez, bere istorioa eta ikusmen gaitzak dituzten pertsonena kontatzen da, elkartasunaren eta integrazioaren bestelako ikuspuntua, erakutsiz. Film hau, bi egunetan jarriko da, etzi eta azken saioa, ostiralean izango da. Ostiralekoarekin amaituko da aurtengo Zinema Zikloa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!