Odol emaileak

Odol emaileak behar dira, Inmakuladan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00

Inmakulada Ikastetxean, ikaskuntza eta zerbitzu proiektu bat egiten ari dira, Odol emaileen altxorraren bila izenekoa eta odol emaileak behar dituzte. Beraz ostiral honetan, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean, Inmakulada Ikastetxean, odola emateko gela bat prestatuko dute, eta herritarrei deia luzatu nahi dute «animatu etortzera eta odola ematera». Gaineratu dute, odola ematean, bokatak emango dituztela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!