Literatura mintegia

Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik, Kattalin Minerrek eskainita

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 00:00
Karmele Jaioren Aitaren etxeari buruzko solasaldia izango da gaurkoa.

Urte berrian sartuak gara, eta Kattalin Minerrek, 2020rako Emakumeen Euskal Literatura ikuspegi Feministatik mintegia antolatu du eta gaurkoa izango da urte honetako lehenengo saioa, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin. 

Gaur arratsaldean, literatura mintegia eskainiko du Kattalin Minerrek, Emakumeek Euskal Literatura Ikuspegi Feministatik lelopean. 
Hainbat zita jarri ditu ekainera bitartean, guztira sei saio izango dira, eta lehena gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan Biteriko Liburutegian. 
Gaurko saioan, Aitaren etxea liburuan oinarrituko da, Karmen Jaio egilearena hain zuzen. Datorren zita, otsailaren 18an izango da, arratsaleko 19:00etan Liburutegian, eta Koaderno gorria liburuari buruzkoa izango da, Arrantxa Urretabizkaiarena.  
 


Saioak, ikuspegi feministatik

Kattalin Minerrek antolatutako Emakumeen Euskal Literatura saioak, «euskal eta zehazki euskarazako emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra izango da hau. 

Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen diren kezka, diskurtso eta porposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspei eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea». Beraz, gaurko saiora bertaratzeko deia luzatu nahi izan du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!